Norbere burua zaintzea,
besteak hobeto zaintzeko

ZAINDUZ

ZAINDUZ Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak bultzatutako
programa da. Gure helburua, familiarteko zaintzaileei arreta eta laguntza ematea da, norbere buruaren zaintzak duen garrantziaz
jabetu eta zaintza lana errazteko teknikak landuz, besteak beste.

Orientabidea eta laguntza emateko baliabidea izateaz gain, ZAINDUZen bitartez informazioa, aholkularitza, eta laguntza
eskaintzen dugu.

Informazioa jasotzeko, parte hartu edota laguntza eta orientabidea behar izanez gero,
Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatera deitu:

ZERBITZUAK

Mendekotasuna duten pertsonen senitartekoentzat antolatzen ditugun tailer eta hitzaldietan prestakuntza eta informazioa hartzeko aukera izango duzu.

Lantzen ditugun gaiak hauek dira, besteak beste:

– Mendekotasunari nola aurre hartu: autonomia pertsonala, laguntza teknikoak, eskura ditugun gizarte baliabideak….
– Zaintza lanerako oinarrizko ezagutzak: oinarrizko mobilizazioak, elikadura, estimulazio kognitiboa, lehen sorospenak ….
– Nork bere burua zaintzearen garrantzia: emozioak, dolua, antsietatea eta estresari nola aurre hartu, komunikazioa eta gatazken konponbidea…

Parte hartu nahi baduzu joan gure agendara eta hitzaldien egutegia ikusi ahal izango duzu

Etxean pertsona nagusirik edota egunerokoan zaintza behar duen familiartekoei zuzendutako banakako arreta eta laguntza taldeak.

Gure helburua familiako zaintzailearen bizi kalitatea hobetzea da, zaintza lana modurik egokienen emateko baliabideak eskaini eta sor daitezkeen egoera zailei aurre egiteko laguntza emanez: komunikazioa familian, dolua, zaintzen dugun pertsonaren egoera txarrera doanean nola aurre egin, eskura ditugun baliabideak ezagutu, eta zaintzaren ondorioz sortutako estresa eta gainkargari aurrea hartu….

Mendekotasun handia duten pertsonen zaintzaileei zuzendutako prestakuntza saio hauek fisioterapeuta eta gizarte langileak ematen dituzte etxean bertan.

Lantzen diren edukiak: mobilizazioak, zaintzarako oinarrizko teknikak eta norbere buruaren zaintza. Horrez gain, eskura dituzun gizarte baliabide eta laguntza desberdinen informazioa ere eskaintzen dugu ekimen honen bitartez.

Mendekotasuna duten herritarrentzako edota aldi baterako autonomia murriztuta duten pertsonentzako laguntza teknikoen mailegu zerbitzua dugu.

Helburu nagusia bizi-kalitatea hobetzea da; bai zaintzaileena eta bai mendekotasuna duten pertsonena ere. Horretarako, laguntza emateko hainbat produktu ditugu: gurpildun aulkiak, ohe artikulatua, garabi artikulatua, bainurako aulkia, ibiltzeko-gailuak….

Maileguan hartzea doakoa da eta, gehienez ere, 2 hilabeterako har daitezke.

Mendekotasun edota ezgaitasun egoeran dauden pertsona nagusiei zuzenduta dago. Beti ere, egoera zailean egon eta familia-lotura gutxi edota bakardadezko sentimendua dutenentzako programa da, Gurutze Gorriko boluntarioen bidez aurrera eramaten dena.

1.- Hurbiltasun programa: Telefonoaren bitartez astero edota hamabostean behineko jarraipena egin eta behar izanez gero laguntza eskaintzen da.

2.- Laguntza erregularra: etxean bertan edota aisialdirako astean behineko (ordu bi) laguntza eskaintzen da.

3.- Aldian behineko laguntza: Familiaren laguntza ez duten pertsonei laguntza baliabide desberdinetara joan ahal izateko (medikua, aisialdia….)

Behar duten pertsonen akonpainamendu zerbitzuan boluntarioa izan nahi baduzu, gure laguntza behar duen pertsonaren bat ezagutzen baduzu edo informazio gehiago nahi izan ezkero jar zaitez gurekin harremanetan.

Gurutz Gorria informazioa

AGENDA

//www.busturialdeazainduz.eus/wp-content/uploads/2017/05/bizkaia.jpg
//www.busturialdeazainduz.eus/wp-content/uploads/2017/05/mankomunitatea.png

KONTAKTUA

Zalantzarik edo galderarik baduzu edo zure iritzia eman nahi badiguzu, gurekin jar zaitezke harremanetan.

Honako hauek dira gurekin harremanetan jartzeko telefono zenbakiak eta helbideak:

Alondegia 6, behea
48300 Gernika-Lumo

94 625 51 22
94 625 64 70
mank.ssbusturialdea@bizkaia.org